DESAGERTUTAKO PERTSONEI BURUZKO TOPAKETA TEKNIKOA

Escrito por etpersonasdesaparecidas 14-03-2014 en INFORMAZIOA / INFORMACION. Comentarios (0)

Zaila da desagerpen batek lagunen eta senideen bizitzan eragiten duen larritasuna, ezinegona, samina, ezintasun sentsazioa eta erabateko aldaketa imajinatzea.

  Urrunekoa eta bakana dela ematen duen arren, uste baino hurbilago daukagu arazoa. Eta bizi izan duten familia, auzotar, agintari eta profesionalek badakite horrek uzten duen saminaren berri, bai eta eskatzen duen ahalegin larri eta, askotan, antzuaren berri ere.

  Hori dela eta, gehiago jakin nahi dugu. Egoera horiei hobeto aurre egiteko eta desagertutakoen familia eta lagunei topagune eta foro publikoak eskaintzeko, esperantza gal ez dezaten eta beraien ahotsa entzunaraz dezaten, arazoa ez dadin alde batera utzi.

Gure gizartean gero eta maizago gertatzen den arazo horri ikuspegi anitzetatik hurbilduko gatzaizkio. Dramatismorik eta sentsazionalismorik gabe. Zentzutasunez eta lasaitasunez. Kasu horiek gero eta gutxiagotan gerta daitezen eta etorkizunerako konponbideak aurkitzen lagun diezaguketen gakoen bila.

Urteotan, Arrigorriagako elkarraldiak, pertsonen desagertzeen prozesu mingarria argitzen laguntzeko balio izan du. Beti izaten da zaila itxaropenak berehalako konponbide bilakatzea. Urrats asko eman beharra dago, eta ez dago beti gure eskuetan. Baina familien oroipena eta laguntza iraunarazteko gogo sendoa geratzen da beti. Baita arazo horrekin lotuta dauden pertsona eta erakunde guztiei gogoeta egiteko eta lan egiteko tokia ematekoa ere: pertsona desagertuen senideek eta adiskideek “Arrigorriagako espiritua” deitzen dioten tokia.

Desagertze batek desagertutakoaren lagunen eta senideen bizitzentzat berekin dakartzan larritasuna, egonezina, nahigabea, ezintasun-sentsazioa eta goitik beherako aldaketa imajinatzea zaila da. Arrigorriagan, Galdakaon eta Gazteizen jakin badakigu zaila dela, oso hurbiletik ezagutu dugulako, Emilio, Hodei eta Borja herrikideekin.

  Horregatik, itxaropen-garra iraunarazteko konpromisoa dugu oraindik. Baita lan egiten eta ikasten jarraitzeko erantzukizuna ere. Aurrera egiteko eta gero eta hobeto koordinatzeko erronka ere. Eta, horretarako, nahitaezkoa da desagertuen senideek eta lagunek topagune publikoak izan ditzatela, adoretsu jarrai daitezen eta euren hitza entzun dadin, arazoa ahatz ez dadin. Eta guztion artean konponbideak aurkitzen saia gaitezen.

  Horra hor helburu horietako lehena: desagertu direnen senideak ez daitezela hain bakarrik eta galduta sentitu hainbeste ilunantzen artean.

  Jardunaldi honen bitartez, desagertutako pertsonen familiek hain bakarrik ez daudela sentitzea nahi dugu.


Es difícil imaginar la angustia, la desazón, el desgarro, la sensación de impotencia y el cambio radical que en la vida de amigos y familiares conlleva una desaparición.

  Un problema que, aunque parezca lejano y aislado, nos toca más de cerca de lo que pensamos. Y las familias, vecinos, autoridades y profesionales que lo han vivido conocen el rastro de dolor que deja y el angustioso y, muchas veces infructuoso esfuerzo que exigen.

  Por eso, queremos saber más. Para enfrentarnos mejor a esas situaciones y para ofrecer a las familias y amigos de desaparecidos encuentros y foros públicos que les ayuden a mantener la esperanza y a hacer oír su voz para que el problema no caiga en el olvido.

Acercándonos al problema, cada día más presente en nuestra sociedad, desde múltiples puntos de vista. Sin dramatismos ni sensacionalismos. Con cordura y sosiego. Con la vista puesta en buscar las claves que puedan ayudarnos a que esos casos sean cada vez menos y a encontrar soluciones para el futuro.

En los anteriores Encuentros, la cita de Arrigorriaga ha servido para arrojar algo de luz sobre el doloroso proceso de las desapariciones de personas. Es difícil siempre convertir las esperanzas en soluciones inmediatas. Son muchos los pasos que hay que dar y no siempre están en nuestra mano. Pero siempre queda la voluntad firme de mantener vivo el recuerdo y el apoyo a las familias. Y de ofrecer un lugar de reflexión y trabajo para todas las personas, instituciones y entidades que están vinculados a ese problema. Un espacio que, entre los familiares y allegados a personas desaparecidas ha quedado ya reconocido como “el espíritu de Arrigorriaga”.

Es difícil imaginar la angustia, la desazón, el desgarro, la sensación de impotencia y el cambio radical que en la vida de amigos y familiares conlleva una desaparición. En Arrigorriaga, Galdakao y Vitoria-Gasteiz sabemos lo que es, porque nos ha tocado muy de cerca con nuestros vecinos Emilio, Borja y Hodei.

  Por eso, seguimos comprometidos en mantener esa llama de esperanza.  Esa responsabilidad para seguir trabajando y aprendiendo. Ese reto de avanzar y coordinarnos cada vez mejor. Y, para ello, es imprescindible que las familias y amigos de personas desaparecidas dispongan de foros públicos que les ayuden a mantener el ánimo y les permitan hacerse oír para que el problema no caiga en el olvido. Y tratar, entre todos, de buscar soluciones.

  La primera de ellas: que los familiares de personas desaparecidas no se sientan tan solas y perdidas en medio de tanta penumbra.